XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrotzak sorta josi zuen begiradaz.

- Lagun, nik ez nuke dirutza hori erakusgarri ipiniko zulo honetan.

Arazoak baino ez dizkizu sortuko horrek.

- Ni ez naiz hemen ibiltzen -Jacksonek.

Gertatzen dena zera da, emaztea hiritik kanpo dudala.

Arrotzak poker-jokalarien begiratua bota zion Jacksoni.

Bezero-biltzaile lanetan jarrita zeuzkanetako batek, abisua pasa zion arrotzari, esanez tabernan bazela diru sorta zeukan mozolo bat.

Baina, Jacksonek mozolo planta handiegia zeukan mozolo peto-petoa izateko.

Arrotza bere buruari galdezka zebilen ea hura ere ez ote zebilen, bere antzera, norbaiti trankart egin nahirik.

Tentuz ibiltzea erabaki zuen.

- Ba nengoen, ba! -Esan zuen batere arriskatu gabe.

Putak berriro hasi ziren pasiatzen Jacksonen inguruan eta arrotzak zerbitzariari keinu bat egin zion.

- Atera kopaxka bana puta horiei eta hanka egin dezatela hemendik.

Zerbitzariak botila jinebra eta edalontziak hartu, bandeja batean ipini eta erreserbatura eraman zituen.

Putak aurpegi txarrez ospa egin zuten barratik baina esandakoa gaizki hartzeko asmorik gabe.

- Ez zenieke emakumeei halako traturik eman behar -protestatu zuen Jacsonek.

Arrotzak Jacksoni harridurazko begiratua bota zion.

- Nola deituko diet, ba, puta merkeei, putak ez bada, adiskide!

- Jesusek horiengatik ere isuri zuen bere odola -Jacksonek.